Mezu hau irakur daiteke bideoa ikusi ahala:
"Gure kaleak hutsik daude. Gure plazak, gure parkeak. Bizitzarik gabe. Eta hau aldi baterako dela uste baduzu ere, gerta liteke gure herria etorkizunean horrela ikustea.
Elkarren beharra dugu. Egoera honek gogorarazi digu hurbil ditugunen balioa, bizitza osoan daraman merkataritza horrena, zeure etxe azpian zerbitzua emanez.
Egun hauetako batean berriro irekiko ditugu ateak, eta zain izango gaituzu, elkarrekin herriko kaleak bizitzaz betetzeko. Zeren eta, Lasarte-Oriako merkataritzak, bizitza ematen du. Eskerrik asko gure zain egoteagatik eta hor jarraitzeagatik".