Bertan behera utzi dute 'Oporrak Bakean' egitasmoa, koronabirusagatik

Txintxarri Aldizkaria 2020ko apirilaren 17a

SEAD Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoak Euskal Herrian daukan delegazioak jakinarazi du erabaki duela bertan behera uztea 'Oporrak Bakean' egitasmoa, Covid-19 gaixotasunak sortu duen egoera dela eta. "Oso mingarria da, baina uste dugu erabaki aproposena dela munduak bizi duen salbuespenezko egoera honetan".

Lasarte-Oriako Udala prest legoke programa horretara bideratu dituen 10.000 euroak Tindufeko erreduxiatuen kanpamentuetan dauden haur sahararren egoera arinduko duen egitasmo batera bideratzeko, Euskal Fondoari ohar bidez jakinarazi dionez.