Berrogeialdi, konfinamendu, maskara eta test azkar bezalako hitzak behin eta berriro entzun eta irakurtzen ditugu aste hauetan. Horiek eta beste zenbait jaso dituzte Euskaltzaindiak eta UZEIk, eta oinarrizko lexiko bat osatu.
Oinarritzat erabili dituzte Euskaltzaindiaren hiztegia eta Euskalterm terminologia-banku publikoa, besteak beste. Kontuan hartu dute baita ere euskarazko hedabideetan pandemiari buruz hitz egiterakoan nagusi den erabilera.
Nola ipini beharko genuke "mascarilla" euskaraz?#Koronabirusa-k ere badu bere oinarrizko hiztegia. Euskaltzaindiak eta #UZEI-k landu dute.
— Euskaltzaindia (@plazaberri) April 16, 2020
Eskuratu hemen ????: https://t.co/ABEzXpQk3H pic.twitter.com/HHPII3Y9LA