Horren arabera, 249 pertsonek eman dute positibo EAEn eta guztira 11.475 kutsatu daude. Horietatik 1276 pertsona ospitaleratuta daude. Atzo 43 hildako egon ziren.
Lurraldearen arabera, Gipuzkoan 75 pertsonek probaren baiezkoa jaso dute eta guztira, 2.161 kutsatu daude egun; horietatik, 279 ospitalean daude.
Bizkaian 154 pertsonek eman dute positibo. Guztira 6.239 pertsonek dute COVID-19a eta 790 pertsona artatu daude ospitaleetan.
Arabari dagokionez, 20 kasu berri izan dira eta Korunabirusa duten pertsonen kopurura guztira 3.075ekoa da. Eta 207 ospitalean artatzen dituzte.
Lasarte-Orian, azken egunetako joera mantendu da eta ez da kasu berririk egon. Guztira 30 herritar daude COVID-19arekin.
Hildakoen kopuruak igoera izan arren, datu positiboak daudela zehaztu du Osasun sailak. Positiboen beherako joera dago. Atzo egindako 1849 probetatik %13ak bakarrik baiezkoa eman zuten. Ospitaleratu kopuruak ere behera egin du, igandean baino 57 ingreso gutxiago izan ziren atzo. Gainera, guztira, 5.428 pertsona osatu edo alta jaso dutela nabarmendu dute.