Itxialdian ere euskal presoak gogoan ditu Lasarte-Oriako Ernaik. Horrela, #EtxeanNahiDitugu eta #NiEtxeanGeratukoNaiz traolak idatzitako paperak eskuan hartuta, argazkiak ateratzera animatu nahi dituzte herritarrak. Etxekoekin edo bakarka atera daitezke argazkiak, eta 664 146 860 telefono zenbakira bidali beharko dira. Ostiral honetan amaituko da irudiak bidaltzeko epea, ondoren, jasotako argazkiekin bideo bat egingo baitute, preso dauden senide eta lagunei bidaltzeko.
Egitasmoa inguruko senide eta lagunen artean zabaltzeko deia luzatu dute.