Kutsatu berririk ez Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 14a, 13:53

Euskal Autonomia Erkidegoan, ordea, 208 kasu berri egiaztatu ditu Osakidetzak, eta azken 24 ordutan 28 pertsona hil dira. Datu horiekin batera, dagoeneko 5.193 pertsona osatu direla ere jakinarazi dute

Egunero bezala, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Koronabirusaren hedapenari buruzko datuak jakinarazi ditu. Atzoko 20:00ak arte bildutako datuekin osatu dute txostena gaur ere. 

Horren arabera, 11.226 kutsatu daude EAEn: 2.086, Gipuzkoan; 6.085, Bizkaian eta 3.055, Araban.
Astelehenetik asteartera 208 positibo berri izan dira: Gipuzkoan, 35; Bizkaian, 152 eta Araban, 21. Atzoko 20:00ak arteko datuen arabera 28 heriotza berri erregistratu dituzte, eta guztira, 859 dira koronabirusak hiru herrialdeetan eragindako heriotzak. Orain arte,  5.193 pertsona osatu direla ere jakinarazi dute.

Lasarte-Orian, atzora arteko kutsatuen kopurua mantentzen da. Guztira 30 herritar daude COVID-19arekin. 

Erlazionatuak