Pentsiodunek osasun agintariek hartutako isolamenduko, garbitasunezko eta distantzia neurrien aginduak erantzukizunez betetzen dituztela nabarmentzen dute.
Kutsatutako eta hildakoen kopuruari buruzko datuek kezka eta frustazioa sortzen diela azaltzen dute testuan. “Oso kezkatuta gaude bi talde hauetan pentsiodunen portzentaia garrantzitsua eta handiagatik”. Eta COVID-19-ren biktimen senideei eta ingurukoei doluminak helarazten dizkie Bat Etorrik.
Plataformaren arabera, pandemia honek gabezia larriak agertu ditu osasunbidea eta sorospen sisteman eta horiek adineko pertsonen zaintza eta arreta zuzenean eragin handia izan dute. “Adinekoentzako arreta, Ongizate Estatuaren oinarrizko zutabekoa, ezin da erakunde pribatuen negozioaren menpe egon. Azken asteetako gertakari triste eta lotsagarriak ezin dira berriro gertatu. Inoiz ere ez.”
Hori dela eta, sektore publikoa indartzearen aldeko agertzen da plataforma eta bi neurri aipatzen ditu. Lehenik, etxeko eta egoitzetako zainketan giza eta material baliabide nahikoz hornitzea proposatzen du. Bestetik, Etxeean bizi bezalako proiektuen sustapena eskatzen du. Horrek adinekoek nahi duten bezala, etxean ahalik eta denbora gehien irautea bilatzen du.
Era berean, plataforma kezkatuta agertu da pandemiak ekonomian eta enpleguan izan ditzakeen ondorioekin. Batez ere, enpresa handietan eman diren ETEak edo soldatapekoen eta autonomoen artean izan dezakeen eraginak.
Etorkizunari aurre egiteko ardura eta elkartasun dosi handiak beharko direla azpimarratzen du plataformak. Horretarako, “eskubideen mozketak edo galerak eragiten ez dituzteln” eta “gehiengo sozialaren arazoak eta beharrak erdigunean kokatzen dituzten erantzukizun eta elkartasunez diseinatutako” neurri berriak ezarri behar direla aipatzen du. Horiek
Horregatik, errespetua eta elkartasuna nagusi diren gizarte bidezkoago, zuzenago eta biziago baten alde lanean jarraituko duela jakitera eman du plataformak.