Duela urtebete...euskararen alde Korrika!

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 12a, 11:52

2019ko apirilaren 12an igaro zen 21. Korrika Lasarte-Oriako kaleetatik, bazkalostean, 15:30ak pasatxo. Egun hori gogoratze aldera, argazkiak eta bideoak jarri ditugu berriro irakurleen eskura.

Zubietatik iritsi zen 21. Korrika, 15:30ean, egun argiz. Ttakun KEk egin zituen aurreneko metroak; zehazki, Udako Txokoetako eta Udalekuetako begiraleek. 

Lekukoak herriko auzo, kale eta bazter guztiak zeharkatu zituen ostiral arratsalde eguzkitsu hartan. Pertsona eta eragile ugarik egin zuten korrika euskararen alde: Erketz EDT, Ostadar SKT, Lasarte-Oriako Udala, LAB, EH Bildu, Sorgin Jaiak, Zabaleta Auzolan, Aterpea eta herriko ikastetxeetako guraso elkarteetako kideek, besteak beste. 

Urtebete pasa da ordutik, eta, gure etxeetan konfinatuta gauden honetan, aukera aproposa izan daiteke egun horretan bizitako guztia gogora ekartzeko.

Erlazionatuak

Korrika 21, 1. zatia

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 api 12 Euskara

Korrika 21 (1. zatia)

Nerea Eizagirre 2019 api 12 Euskara

21 Korrika (2. zatia)

Txintxarri Aldizkaria 2019 api 12 Euskara

Korrika 21 (4. zatia)

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 api 12 Euskara

Korrika 21 (5. zatia)

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 api 12 Euskara

21. Korrika (furgonetatik)

Adrian Garcia 2019 api 12 Euskara