LAB: "Michelinek irabazi ekonomikoak lehenetsi ditu langileen osasunaren aurretik"

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 11a, 11:34

Michelingo LABek salatu du "aldebakarrez" ekingo diotela jarduerari Lasarte-Oriako eta Gasteizko lantegiek. "Harrituta eta desados" dagoela adierazi du, herriko lantegian apirilaren 14an, 15ean eta 16an ekingo diotelako ekoizpenari berriro, "egutegiaren arabera, ixteko egunak izan arren". 

"Enpresak proposatu du Lasarte-Oriako lantegia irekitzea, eta baietz esan dute CCOO, UGT eta CSIk; ELA abstenitu egin da, eta guk, LABek, bakarrik bozkatu du aurka", jakinarazi du LAB sindikatuak.

"Kezkatuta" dago LAB segurtasun protokoloarekin: "Arduratzen gaituzte plan horren inplementeazioak eta eraginkortasunak". Jakinarazi du ez dagoela ados txosten horretan zerrendatzen diren zenbait punturekin; aipatu dituzte pertsona zaurgarrien zaintza eta kutsatze posibleen aurrean jokatzeko modua.