Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguerdian eman ditu ezagutzera koronabirusari buruzko eguneraketa. Atzoko 20:00ak arte bildutako datuen arabera, azken 24 orduetan, 211 kutsatu berri atzeman dituzte eta 38 lagun hil dira. Guztira, 586 dira birusarekin hildakoak; osatuen eta alta jaso dutenen batura, berriz, 3.728 da.
Euskal Autonomia Erkidegoan 9.021 kutsatu daude. Lurraldeka: Gipuzkoan, 1.560; Bizkaian, 4.717; eta Araban 2.744. Atzemandako kasu berrien banaketa, berriz, honakoa da. Gipuzkoan, 28; Bizkaian 114, eta Araban, 69.
Ospitaletan, 1.725 lagun daude; horietako 169, Donostia Ospitalean, 123, gelan eta 46, Zaintza Intentsiboko Unitatean.
Lasarte-Orian, ez dute kasu berririk erregistratu, beraz, herrian 24 pertsona daude kutsatuta. Beterri-Buruntzari dagokionean, 104 dira koronabirusak eragindakoak. Hernanik du positibo gehien, 33, eta jarraian, Andoainek, 26. Astigarraga, Urnieta eta Usurbilen eragina mugatuagoa da, 7, 8 eta 6 dira kutsatutako herritarrak, hurrenez hurren.
Pandemiaren datua zehatzagoak gaurko txostenean ikus daitezke.