Eusko Jaurlaritzaren parke publikoko etxeetan bizi direnen kasuan, esteka honetan egin daiteke laguntzen eskaera telematikoa. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailak prozedura bat martxan jarri du, koronabirusak eragindako osasun krisia tarteko. Helburua da egoera ekonomiko ahulean dauden pertsonek aukera izatea, aldi baterako, alokairua eta komunitateko gastuak ordaintzetik salbuestea.
Honako etxebizitza eta programa hauek jasotzen ditu Eusko Jaurlaritzaren parke publikoak: bere jabetzako etxebizitzak, Alokabide sozietate publikoarenak eta Bizigune eta Gaztelagun programetakoak.
Eskaera telematikoki egin ezin dutenek, inprimakia deskargatu eta bete dezakete, herritarrentzako aurrez aurreko zerbitzua berrezartzen denean entregatzeko.
Etxebizitza pribatuak
Eusko Jaurlaritzaren parke publikoko etxeetan bizi ez direnen kasuan, Espainiako Gobernuak laguntzak emango dizkie, Covid-19aren krisiak eraginda, une hauetan alokairua pagatu ezin dezaketen pertsona eta familiei. Informazio gehiago, hemen.