Azken 24 ordutan kutsatu berri bakarra Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 6a, 13:37

Euskal Autonomia Erkidegoan, ordea, 182 kasu berri egiaztatu ditu Osakidetzak, eta azken 24 ordutan 33 pertsona hil dira. Datu horiekin batera, dagoeneko 3.568 pertsona osatu direla ere jakinarazi dute

Egunero bezala, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak koronabirusaren hedapenari buruzko txostena argitaratu berri du. Atzoko 20:00etan bildutako datuekin osatzen dute txostena gaur ere. 

Horren arabera, 8.810 kutsatu daude EAEn: 1.532, Gipuzkoan; 4.603, Bizkaian eta 2.675, Araban.
Asteazkenetik ostegunera 182 positibo berri izan dira: Gipuzkoan, 32; Bizkaian, 114 eta Araban, 36 . Atzoko 20:00ak arteko datuen arabera 33 heriotza berri erregistratu dituzte, eta guztira, 548 dira koronabirusak hiru herrialdeetan eragindako heriotzak. Atzo, 124 pertsonek jaso zuten ospitaleko alta, eta orain arte,  3.568 pertsona osatu direla ere jakinarazi dute 

Lasarte-Orian, atzo baino kasu bat gehiago erregistratu dute; hogeita lau pertsona daude Koronabirusarekin kutsatuta herrian.

Erlazionatuak