Lasarte-Oriako Udalak herritarrei gogorarazi nahi die elikagairik ezin dela utzi kalean. Ikusi dutenez, Donostia etorkideko 2 ataritik gertu kaleko katuei janaria uzten ari dire eta horrek arratoien ugaritzea ekarri du.
Osasungarritasun eta higiene arazoa izateaz gain, arau haustea ere bada. Izan ere, herritarren elkarbizitza eta bide publikoen erabilera nahiz garbitasuna arautzeko udal ordenantzaren arabera, galarazita baitago bide publikoan janaria uztea. Ekintza 30€tik 300€ra bitarteko isunarekin zigor daiteke.