Plaza dantzak ikasteko bideo sorta eskaini du Dantza.eus atariak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 3a, 17:00

Okendo plazan dantzan aritzen diren herritarrek, ez dute aitzakiarik izango itxialdiko egun hauetan dantzak entseatu eta gorputzak astintzeko

Koronabirusaren eraginez, Ttakun Kultur Elkarteak antolatzen dituen Plaza Dantza saioak ere bertan behera geratu dira, baina horri, etxetik bada ere, irtenbide bat proposatu dio Dantzan.eus atariak.Josu Garate dantzariak eta Quico Puges musikariak Eutsi Dantzan egitasmoa jarri dute martxan, eta herriko plazetan dantzatzen diren dantzen tutorialak prestatu dituzte.

Fandangoarekin abiatu dute egitasmoa, baina horren atzetik prestatu dituzte Arin-Arina ikasteko bideo laburra. Ez hori bakarrik, beste 11 bideo grabatu dituzte, bakoitzean dantza ezberdin bat erakutsiz. 

Dantzari eta musikariak proposatutako dantza horiek entseatzeko gonbita luzatu dute. 

Ikus hemen Dantzan.eus atarian egindako 13 dantzen tutorial laburrak.