Egun 7.827 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta Euskal Autonomia Erkidegoan, Osasun sailak eskainitako datuen arabera. Horietatik, 1.841 pertsona ospitaletan artatuak dira. Azken 24 orduetan, 510 pertsonek jaso dute probaren baieztapena.
Lurraldeka aztertuz:
- Araban, 100 kasu berri eman dira eta horrek 2.447 pertsonetara handitzen du kutsatu kopurua. Horietatik, 313 ospitalean daude.
- Bizkaian, 4.024 pertsona dira koronabirusa dutenak, azken orduetan 342 pertsonek probaren baiezkoa jaso ostean. 1.193 pertsona erietxeetan osatzen ari dira.
- Gipuzkoari dagokionez, positiboen kopurua 1.356 da. 68 kasu berri izan dira azken egunean eta 335 pertsona dira ospitalean.
Azken egunean, gainera, 32 heriotza izan dira. Osasun sailaren arabera, hildakoen kopuru altuak jarraitzen du izaten mundu mailako pandemia honen alderdirik ilunena
Pozteko datuak ere eskaini dituzte agerraldian. ZIUetako egoera egonkortu da eta ospitalizazioen kopuruak behera egin du. Alta jaso eta osatu diren pertsonen kopuruak ere gora egin du. Atzo, 257 pertsonek jaso zuten ospitaleko alta eta dagoeneko 2.809 pertsona dira alta jaso dutenak edota guztiz osatu direnak.
Gainera, atzo egindako 1.576 probetatik %32ak bakarrik positibo eman zutela ere azpimarratu dute.
Ikuspuntu epidemiologikotik datu horiek aztertu ostean, Osasun sailakeko ordezkariak egonkortze egoera batean gaudela nabarmendu du.
Koronabirusa Euskal Herrian: grafikoak