Koronabirusak beste herritar bat kutsatu du azken 24 orduetan, Osakidetzak eman dituen datu eguneratuen arabera: 22 herritarrek daukate gaitza. Gipuzkoa osoan, berriz, 1.288 kasu baieztatu dituzte orain arte. EAEko hiru lurraldeetan 7.317 kutsatu daude. Gehienak, Bizkaian: 3.682. Araban, berriz, 2.347 kasu atzeman dituzte. 412 pertsona hil dira, eta 309 sendatu.
Test bidez ari dira kasu berriak detektatzen. 1.399 egin zituzten atzo, eta gehienen emaitzak negatiboak izan ziren, 927. Beste 472 probetan, positibo eman zuten herritarrek. Orain arte 18.220 test egin dituzte.
Buruntzaldeako egoera
Hauek dira Beterri-Buruntza eskualdea osatzen duten gainontzeko herrietako datuak:
- Hernanin, 29 kasu (+1).
- Andoainen, 22 (+3).
- Urnietan, zazpi (kasu berririk ez azken 24 orduetan).
- Astigarragan eta Usurbilen, seina (kasu berririk ez azken 24 orduetan).