Txema Valles kazetariak langile horrekin egin zuen ibilbide hori pasa den larunbat iluntzean, eta bideoa bidali digu. Muntaketa Isaac Farre Rico argazkilariak egin du, Lasarte-Oria Orain Facebook orrialdearen kudeatzaileak.
Larrialdi zerbitzuan beharrean aritzen den pertsona horrek egunero banatzen du koronabirusari aurre egiteko beharrezko materiala: eskularruak, maskarak, EPI Norbera Babesteko Ekipamenduak, e.a. Egunero-egunero osasun langileek jasotzen dituzten txaloak bueltatzea bururatu zitzaion herritarrari; hogei bat minutuko ibilbideak egiten ditu egunero. Ez da auzo guztietara iristen bidaia bakarrean, baina bai astean zehar egiten dituen ibilbide guztietan.