KZguneak laguntza zerbitzua eskainiko du

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 2a, 11:00

Koronabirusa dela-eta, zentroak itxi behar izan dituzte eta telefonoz eta posta elektronikoz argituko dituzte erabiltzaileen zalantza teknologiko guztiak

Covid-19ko epidemia geldiarazteko hartutako segurtasun-neurrien ondorioz KZGuneko aurrez aurreko formakuntza eten egin denez, beharrezkoa ikusi dute bere zerbitzuak ematen jarraitzea "eten digitalean" dauden erabiltzaileei laguntzeko. Horrela, herritarren zalantza teknologikoak argitzeko sistema bat sortu du KZGuneak.

Hainbat bide daude zabalik euskarri honen bidez, eta horietako bat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak irakaskuntza-jarduerarekin %100ean online jarraitzeko hartutako erabakiarekin lotuta dago. Era berean, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei (IKT) buruzko edozein zalantza argitzeko laguntza behar duen edonork telefonoz edo posta elektronikoz egin dezake kontsulta.

Berex Ortiz Ardanza, Gipuzkoako KZguneko koordinatzaileak, adierazi du KZguneak "funtsezkoa" ikusten duela erabiltzaileei laguntza ematea. Besteak beste, online erosketak, bankuetako tramiteak eta Osakidetzako aplikazioa erabiltzen ikasteko laguntza eskainik dute. Eragiketa horiek, orain, etxetik egin behar dira eta tresna horien erabilera egiten erakutsiko diete. "Adinekoen egoitzek behar duten babesa ere eman genezake, senideen eta egoiliarren artean bideokonferentziak eginez", gaineratu du. 

KZgunearen ordutegi eta harremanetarako modu guztiak kontsultatzeko, ondorengo estekan kontsultatu daiteke: http://www.kzgunea.eus/eu/urrutiko-asistentzia