Epidemiaren zabalkundea saihesteko neurri bereziak ezartzera behartu ditu erakunde publikoak eta horrek ekarri duen geldialdi ekonomikoak, herritarrengan eta eskualdeko eragile sozial eta ekonomikoengan zaurgarritasun egoera handitu dela eta ziurgabetasun egoera areagotu dela azpimarratu du Beterri-Buruntzako Udalek. Lasarte-Oriako, Usurbilgo, Urnietako, Hernaniko, Andoaingo eta Astigarragako Udalek osatzen dute.
Arreta zerbitzua eta informazio guztia sortu berri duten https://beterriburuntza.eus/ web atarian eskegiko dute; eskualdeko teknikariak eta udal bakoitzeko teknikariak, elkarlanean, informazioaren eguneraketa egiten joango dira.
Horrez gain, galdetegi bat ere jarri dute interesatuen eskura, eta horren bitartez jasotzen dituzten eskaera guztiei, banakako erantzuna emango diete 24 ordutan, interesatuarekin harremanetan jarrita.
Amaitzeko, telefono zenbaki bana ere aktibatu ditugu, zalantza horiek guztiak argitu eta behar bezalako aholkularitza espezifikora bideratzeko. Hauek dira harremanetarako bi telefono zenbakiak: Telefono zenbaki orokorra: 943 304 221 (8:00-14:00) eta Telefono zenbakia COVID-19: 699 691 175 .