Egunero bezala, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak koronabirusaren hedapenari buruzko txostena argitaratu berri du. Atzoko 20:00etan bildutako datuekin osatzen dute txostena haur ere.
Dokumentu horren arabera, 6320 kutsatu daude EAEn: 1113, Gipuzkoan; 3102, Bizkaian eta 2105, Araban. Astelehenetik asteartera 263 positibo berri izan dira, atzo baino 54 gutxiago: Gipuzkoan, 42; Bizkaian, 165 eta Araban, 56 . Atzoko 20:00ak arteko datuen arabera 28 heriotza berri erregistratu dituzte, eta guztira, 325 dira koronabirusak hiru herrialdeetan eragindako heriotzak. Orain arte 1.796 pertsona osatu direla ere jakinarazi dute. 15.953 detekzio-proba egin dituzte orain arte.
Lasarte-Orian, ordea, goranzko joera mantentzen ari da kutsatuen kopurua. Atzo baino lau pertsona gehiago daude COVID-19arekin, eta guztira hamazazpi dira kutsatuak.
Dena den, Osasun sailak azaldu du EAEko datuek "hobekuntza bat" adierazten dutela, eta azken egunotako zifrak kontuan hartuta badirudi kasuen goranzko joera "hausten" ari dela, nahiz eta datozen egunetako bilakaera ikusi beharko den.