Bigarren batxilergoa amaitzeko azken txanpa geratzen zaio Ibai Iribar herritarrari ere, baina COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, gainerako ikaskideak bezala, etxetik ari da ikasketa prozesua amaitzean. Bizitzen ari diren eguneroko ezohikoan teknologia berriek egoera erraztu dutela azaldu du, baina kezka bat ere sortu zaio; izan ere, unibertsitatera sarbidea neurtzen duen froga uztaila hasierara atzeratu dutenez, aurreikusitako baino beranduago amaituko baitu ikasturtea