Bigarren batxilergoa amaitzen ari da Elene Arruti lasarteoriatarra, baina COVID-19ak eragindako egoera dela-eta, gainerako bere ikaskideak bezala, etxetik ari da ikasketa prozesua aurrera eramaten. Irakasleekin etengabeko kontaktuak dauden arren, egoera ezohikoa dela eta ikasturtea ahalik eta modu onenean amaitzea espero du