Lanbide eskolako zenbait irakaslek egin dituzte biserak, 3D inprimagailuak erabiliz. Udalak "biziki" eskertu du donazio hori, eta baita anonimoki jasotzen ari den beste zenbait ekarpen ere. "Guztion lana da Covid-19 birusaren hedapena geratzea".
Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du hamabost bisera babesgarri eman dizkiola Usurbilgo Lanbide Eskolak. Udaltzainek erabiliko dituzte tresna horiek.