Egunero bezala, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak koronabirusaren hedapenari buruzko txostena argitaratu berri du. Atzoko 20:00etan bildutako datuekin osatzen dute txostena haur ere.
Dokumentu horren arabera, 6057 kutsatu daude EAEn: 1071, Gipuzkoan; 2937, Bizkaian eta 2049, Araban.
Asteazkenetik ostegunera 317 positibo berri izan dira: Gipuzkoan, 54; Bizkaian, 161 eta Araban, 102 . Atzoko 20:00ak arteko datuen arabera 32 heriotza berri erregistratu dituzte, eta guztira, 297 dira koronabirusak hiru herrialdeetan eragindako heriotzak. Orain arte 1.646 pertsona osatu direla ere jakinarazi dute
Lasarte-Orian, hamahirutik hamazazpira igo da kutsatuen kopuruan, beraz, lau herritar berrik eman dute positibo azken orduetan.