Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak koronabirusari buruzko minutu bateko bideoetan hainbat gai landu ditu, hala nola, birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adinaren araberako eragina, emakumeak zaurgarriago izatea, edota tratamenduen inguruan.
Bideo-pilula sortaren lehen atalak Saguzarretatik gizakietara izenburua du eta birusaren jatorriaz hitz egiten du Galarragak.
Koronabirusak sortu duen egoera berezi honetan, herritarrei euskarazko informazio irizpidedun eta kalitatezkoa ematea ezinbestekoa da Elhuyarren ustez, eta lan horrek hedadura handiagoa izan dezan, euskarazko komunikabideekin elkarlana sendotzeko abagunea aprobetxatu nahi izan du, eduki hori guztion eskura jarriz. TXINTXARRI aldizkariak bat egin du ekimenarekin eta egunero argitaratuko dugu bideo bat ─bederatzi prestatu ditu Elhuyarrek─.
.