Etxean ariketa fisikoa egiteko baliabideak herritarren eskura jarri ditu udalak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 28a, 12:50

Etxean kirola egiteko prestatutako baliabideak eskuragarri daude udal webgunean.

COVID-19 koronabirusak eragindako alarma-egoeraren ondorioz ezarritako itxialdian kirola egitea eta aktibo mantentzea garrantzitsua dela gogoratu du udalak. Herritarrei horretan laguntzeko, Kirol Arloak, Bizkortzeni esker, ariketa fisikoa egiteko baliabide errazak eta didaktikoak eskuragarri jarri ditu https://entrenadesdecasa.bpxport.es/ webgunearen bidez.

Halaber, hainbat gomendio ere bildu dituzte lesioak saihesteko. Norberaren egoera fisikora egokitu behar da ariketa eta progresiboa izan kopuruari, zailtasunari, intentsitateari nahiz iraupenari dagokionean. Era berean, modu seguruan egin behar da, arropa eta oinetako egokiekin, inguru aireztatu eta oztoporik gabean.

Osasunarentzat onuragarri izan dadin, nahikoa da intentsitate ertainean 20-30 minutuz ariketa fisikoa egitea.