Egunotan izandako zenbait desinformazio argitzeko, Lasarte-Oriako Osasun Zentroak jakinarazi du herritarrentzako etengabeko arreta puntua bere horretan mantentzen dutela, alegia, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara. Asteburu eta jaiegunetako larrialdi zerbitzuan izan da aldaketa. Izan ere, Hernaniko Osasun Zentroak (943 00 66 66 ) emango baitu egunean 24 orduko zerbitzua.