Etxetik mundua koloreztatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 27a, 15:00

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna da gaur, martxoak 27. Hori bihar ospatu behar zuen Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolak, baina atzeratu egin behar izan dituzte kaleko ekintzak, ezinbestean. Ez daude geldirik ordea: ikasleei eskatu diete koloreztatzeko mundua etxetik, antzerkia egiteko gozatzeko, eta, bide batez, argazkiak eta bideoak egin eta bidaltzeko. Kukukak sare sozialetan eta web orrialdean jarriko ditu.

Argazkiak kukuka@kukuka.eus helbidera bidaltzeko eskatu dute Kukukako kideek.

Honako hau da biharko antolatuta zuten egitaraua (atzeratu egin dute, koronabirusak eragindako egoeragatik):

  • 10:00etatik 12:00etara, Sasoeta ikastetxeko gimnasioan: Kukukako irakasleen eskutik, antzerki-tailer irekia, adin-tarte guztietako pertsonentzat.
  • 12:30ean, Gaztelekuan: Martin euskararen bila ipuinaren kontaketa antzeztua, Xabi Terronesen eskutik.
  • 19:00etan, Jalgi Kafe Antzokian: Metodoa antzezlana, Xabi Terrones eta Erik Arzallusen eskutik.