Egunero bezala, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak koronabirusaren hedapenari buruzko txostena argitaratu berri du. Atzoko 20:00etan bildutako datuekin osatzen dute txostena haur ere.
Dokumentu horren arabera, 3946 kutsatu daude EAEn: 661, Gipuzkoan; 1850, Bizkaian eta 1435, Araban.
Asteazkenetik ostegunera 675 positibo berri izan dira: Gipuzkoan, 98; Bizkaian, 349 eta Araban, 228 . Atzoko 20:00ak arte 25 heriotza erregistratu dituzte, eta guztira, 180 dira koronabirusak hiru herrialdeetan eragindako heriotzak.
Lasarte-Orian, momentura arte, ez dago aldaketarik: datuen arabera, bost pertsona daude COVID-19arekin kutsatuta.
Orain arte, sendatutako 89 pertsona erregistratu direla, eta 532k ospitaleko alta jaso dutela ere jakinarazi dute.