Nagusilan, Adin Nagusiko Giza Boluntariotza Elkarteak, bakardade egoeran aurkitzen diren adinekoei laguntza emateko zerbitzua du martxan, Zilarrezko Haria. Egun bizi dugun larrialdi egoera dela eta, elkarteak zerbitzua indartu du.
Zilarrezko Haria zerbitzuak bakardade eta konfinamendu sentsazioa arintzeko balio die pertsona adinduei, izan ere, adin bereko pertsonekin jartzen baititu harremanetan. Horretarako, elkarteak zerbitzua jasotzen duten pertsonen adin bereko boluntario taldea du.
Zilarrezko Haria zerbitzuaren onurez baliatu nahi diren herritarrek 900 713 771 telefonora deitu eta izena eta harremanetarako telefonoa utzi behar dute elkarteko erantzungailuan. Horrez gain, 688 741 451 telefonora ere deitu dezakete astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:30era, edo WhatsApp bat bidali. Zerbitzuko boluntario taldea hain bezain laster jarriko da harremanetan intesera duten pertsonekin.