"Alor publikoak defendatu nahi ditugu: osasuna, hezkuntza, pentsioak...gure balkoietara aterako gara kazerolak astintzera", nabarmendu dute Lasarte-Oriako Pentsiodunen Koordinakundeko kideek. "Etxean geratzea dagokigu egun hauetan, baina ez zaizkigu ahaztu gure aldarrikapenak eta eskubideak zeintzuk diren".
Larunbat honetan egingo dute kazerolada, hilak 28, 20:00etan. Alor publikoak defendatzeaz gain, gauza gehiago eskatuko dituzte: koronabirusaren aurka lanean ari diren langile guztiek jaso ditzatela beharrezko segurtasun neurriak, kaleratzeak debekatzea eta krisi hau bankariek eta espekulatzaileek ordaintzea, besteak beste.