Blog bat dauka Larruskainek: bertan jarrai daitezke desinfektatzailea egiteko jarraibideak. Honela dio:
"Koronabirus- epidemiari aurre egiteko informazio asko daukagu eskuragarri, gehiegi eta modu horretan, askotan ez dakigu ze informazio den egia eta zein ez. Osasun Mundu Erakundeak bere web orriaren bidez informazioa ematen digu. Hemen aurkitu dezakezue, birus honen inguruan suertatzen zaizkigun galderei eta erantzunei buruzko informazioa: Covid-19 informazioa
Potea: 30ml
Nola egiten da?
Osagai guztiak pote batean sartu eta gogoratu alkohola segituan lurruntzen dela. Nahiz eta segituan erabiltzea posiblea izan, OME-k 72 ordu beratzen uztea aholkatzen du; modu horretan, ur oxigenatuak potean edota uretan egon daitezkeen esporak kanporatuko ditu".