2.728 pertsonek COVID-19 birusa dute Euskal Autonomia Erkideagoan gaur Osasun sailak eskainitako datuen arabera. 307 pertsona gehitu dira kopuru orokorrera atzo eskainitako datuekin konparatuta. Hazkuntza handiena Bizkaian eman da. 157 pertsonek eman dute positibo proban eta guztira 1.189 pertsona daude kutsatuta.
Gipuzkoan eta Araban, berriz, positiboen zenbatekoa ez da 80 pertsonara iritsi, 73 eta 77 pertsona izan dira, hurrenez hurren. Eta kutsatu kopuru orokorrari dagokionez, Araban 1.086 pertsona daude eta Gipuzkoan ez da 500era iristen, 453 kasu daude.
Lasarte-Orian ere kopuruak goa egin du, pertsona batek positibo eman duela jakitera ematen du Osasun sailak egunero argitaratzen duen txostenean. Beraz, gure herrian Koronabirusak kutsatutako 5 pertsona daude.
Kutsatu guztietatik, 1.129 pertsona dira ospitalean artatuak direnak. Bizkaian, 635 pertsona dira; Araban, 344 eta Gipuzkoan 150. Baina azken orduetan, gaitzaren ondorioak direla-eta, 13 heriotza ere izan direla ere ohartarazi dute.
Datu baikor batzuk ere eskaini dituzte, koronabirusaren berri izan genuenetik, 48 pertsona guztiz osatu dira eta 296 pertsonek ospitaleko alta jaso dute.