Lasarte-Oriako (baita Gasteizekoa, Aranda de Duerokoa eta Valladolidekoa) lantegietan produkzioarekin aurrera jarraitzeko ezintasuna dela-eta hartu dute bertako langileei aldi baterako erregulazio espedientea ezartzeko erabakia. Gaurtik hasi eta osasun krisia amaitu arte mantenduko dute indarrean neurria. Azaldu dute baita ere langileen soldata gordinen %80ra arteko kopurua Michelinek bere gain hartuko duela.
Gaineratu dute espedienteak iraun bitartean oporraldien %100a errespetatuko dietela langileei, baita ezohiko ordainsariak zein antzinatasunak ere. Txandakako lanaldia duten langileak aldi baterako erregulazio txostenetik kanpo geratuko direla ere argitu dute, eta horiekin batera, baita aldi baterako ezintasun egoeran dauden langileak eta amatasun edo aitatasunagatik bajan daudenak ere.