Egunero bezala, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak koronabirusaren hedapenari buruzko txostena argitaratu du gaur goizean ere. Bezperako 20:00etan bildutako datuekin osatzen dute txostena.
Dokumentu horren arabera, 2421 kutsatu daude EAEn: 380, Gipuzkoan; 1032, Bizkaian eta 1009, Araban. Igandetik astelehenera 324 positibo berri izan dira, Gipuzkoan 55. Guztira, 120 dira koronabirusak hiru herrialdeetan eragindako heriotzak.
Lasarte-Oriari dagokionean, egoera bere horretan mantentzen da; lau herritar daude kutsatuta.
Donostiako Ospitalean kutsatutako 56 pertsona daude, horietako, 8, Zaintza Intentsiboen Unitatean.