Lasarte-Oriako Udalak emandako datuen arabera, momentura arte zazpi herritar lagundu ditu Gurutze Gorriak. Ostiralean, erosketak egiteko eskaera egin zien lasarteoriatar batek, eta gainerako sei eskaerak gaur jaso dituzte; batzuek erosketak egiteko laguntza eskatuz, eta beste batzuk, berriz, botikak erosteko.