COVID-19ak eragindako egoera dela-eta, eta Correos posta zerbitzu publikoa soilik eskaintzen ari denez, ez da prentsa idatzirik iristen egunotan espetxeetara. Horregatik #idatzipresoei kanpaina bultzatzen ari da Etxerat.
"Inoiz baino gertuago" sentiarazi nahi dituzte kartzelatan dauden senide eta lagunak, eta horretarako, dei egin diete herritarrei presoei gutunak idaztera.
Lasarte-Oriak hiru herritar ditu preso; Ibon Fernandez Iradi, Aitzol Iriondo eta Jabi Gallaga. Horiei idatzi nahi dietenek jarraian dauden helbideetara bidali ditzakete gutunak.
Ibon Fernandez Iradi eta Aitzol Iriondo Yarza
LANNEMEZAN
Centre Pénitentiaire
Chemin de la Plaine
B.P. 166
65.307 Lannemezan Cédex
Telf: 00 33 562 501 320
Jabi Gallaga Ruiz
CÓRDOBA
Centro Penitenciario
Carretera Sevilla-Madrid, km. 391
Apdo. 479
14.015 Alcolea
Telf (bisitak): 957 225 071
Telf: 957 225 040
Fax: 957 225 067