Kalez kale ibili eta kantuak bazterrak girotzekoa aukerarik izan ez badute ere, Xumelakidz taldeko kideek ahotsak martxan jarri dituzte eguerdian. Haiei kanpoko beste batzuk batu zaizkie eta pantaila aurrean kantuan aritu dira elkarrekin. Ederki pasatu dute, hunkitzeraino.
Lehen kantujira birtuala izan da gaurkoa, baina ez da azkena izango. Izan ere, jada, hurrengoa dute buruan, formatu berean edo besteren batean egingo dute.