COVID-19 koronabirusaren eragin ekonomiko eta sozialei ahal den neurrian aurre egiten laguntzeko, Lasarte-Oriako Udalak tributuen arloko hainbat neurri hartu ditu, epeak eten edo malgutzeko.
- Abian diren prozeduren kobrantzen kasuan, 2020ko maiatzaren 31ra atzeratuko da zorra ordaintzeko muga eguna (ordainagiriak, likidazioak isunak, zatikatzeak, geroratzeak, eta abar).
- Osasun alarma egoera amaitzean sortuko eta aktibatuko diren kitatzeen kasuan, 2020ko ekainaren 30era arte atzeratuko da zorrak ordaintzeko epea, ordainketarako muga eguna hori bera edo lehenagokoa bada.
- Zaborren erroldari dagozkion ordainagiriak ordaintzeko epea uztailaren 30a arte geroratuko da.
- OHZren erroldari dagozkion ordainagirien kobrantza aldia irailaren 1ean hasi eta urriaren 31 arte izango da.
- Udalak antolatzen dituen ikastaroetan (Dantza-Eskola, Musika Eskola, Estimazio kognitiboa, Zentro Zibikoa, Kultura, Gazteria eta Kirolak) sortutako eta sortuko diren ordainagiriak kobratzeko baldintza izango da hilabete natural batez zerbitzua eman izana. Errezibo horien kobrantza eten egingo da osasun alarma egoera amaitu arte.
- Gainerako zerbitzuen kasuan (Kontentu, Etxeko laguntza, Etxebizitza tutelatuak...), zerbitzua benetan emateak baldintzatuko du haiek kobratzea.
Aipatu kasuetan sor daitezkeen bidegabeko diru sarreren itzulketa 2020ko ekitaldian gauzatuko dute.
Bere horretan mantenduko dira uraren eta estolderiaren erroldari buruzko erreziboak kobratzeko egutegi eta epeak.