Eusko Jaurlaritzako Osasun departamentuak eguerdian ezagutarazi du koronabirusaren hedapen datuak biltzen dituen txosten berria. Guztira, 1.465 positibo berri daude EAEn, 223, Gipuzkoan.
Asteazkenetik ostegunera, 273 lagun gehiago kutsatu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan; horietako, hiru, Lasarte-Orian. Atzo positiboa eman zuten lasarteoriatar bakarra zegoen, orain, berriz, lau dira. Lasarte-Usurbil osasun zonaldean, orotara, bost.
Datu aipagarrienak:
- EAEn 4.752 pertsonari egin diote analisia; 1.465 lagunek eman dute positiboa. Gehienak, Gasteizen (576). Gipuzkoan, aldiz, Donostian (35), Tolosan (20), Arrasate eta Irunen (15).
- Donostiako Ospitalean 36 lagun daude, horietatik, 3, Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU). EAEn, guztira, 550 daude ospitalean, ZIUn, 53.
- Kutsatutakoen erdiak 50 eta 79 urte artean ditu. % 16,9k, 50-59 urte; % 16,8k, 60-69 urte; eta %16,4k, 70-79 urte.
- 67 lagun hil dira. Hilkortasuna % 4,6 da.