Lehentasunak

Nerea Segura 2020ko mar. 20a, 16:59

Azken egun hauetan konturatu gara zein garrantzitsua den gure osasuna. Lehentasunezkoa da higiene-arauak betetzea. Eta honek ez du barnean hartzen komuneko paper-pakete guztiekin amaitzea.

Immunitate sistema indartsu bat mantentzeko, eskuak garbitzeaz gain, garrantzitsua da: ez erretzea, alkoholik ez edatea eta ariketa fisikoa egitea (etxean ere egin daiteke). Eta, jakina, elikadura-jarraibide onak mantentzea, "zabor-janaria ekiditetik" hasten dena —berrikusi zure erosketa-orga—.

Fruta eta barazki gehiago hartu, freskoak eta sasoikoak. C bitaminak EZ du sendatzen birusa! Baina C eta A bitaminak, zitrikoak eta laranja-gorrixka kolorekoak, aukera ona dira gure defentsak indartzeko. Lekaleak, fruitu lehorrak eta zereal integralak gehiago hartu, zinka lortzeko. Eta Udaberria hasita, terrazan edo leihoan eguzkia hartzera gonbidatuko zintuzketet; baina Euskadin bizi garenez, esneki osoak, arrain koipetsuak eta onddoak hartu D bitamina lortzeko.

Ezinbestekoa da, ondo hidratatzea: ura, infusioak … eta ura edatea. Azukreak eta alkoholak deshidratatzen dute, beraz, ez dira zerrendan sartzen: zukuak, freskagarriak edota garagardoa.

Eta, noski, garrantzitsua da ere bai behar bezala atseden hartzea. Lo egiteko 7-8 ordu ziurtatzeaz gain (egunotan errazagoa dena), funtsezkoa da kalitatea. Afari ugari eta koipetsu batek digestioa motelduko luke eta loaldiari eragin; hortaz, saihestu sofa-mokaduak.

Behar ez duzuna ez erosi (neurriz egin) eta gogoratu, erosten ez dena ez dela jaten.