Froilán Elespe gogoan dute herriko sozialistek

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 20a, 12:14

Hemeretzi urte dira gaurko egunez ETAk Lasarte-Oriako alkateorde eta zinegotzi erail zuela, eta, urtero bezala, alderdikideek omenaldia egin diote, oraingoan etxetik.

2001eko martxoaren 20an erail zuen ETAk Froilán Elespe zinegotzi sozialista. Ordutik, urtero alderdikideek omenaldia egiten diote Ilarraltzueta hilerrian. Aurten, ordea, COVID-19k koronabirusak eragindako egoera dela eta ezingo dute han  elkartu ezta lore sortarik utzi ere. Edonola, etxetik bada ere, PSE-EE alderdiko kideek gogoan dute gaur Elesperen irudia. «Jarraitu beharreko eredua izan zen eta izango da askatasun eta demokrazia balioen konpromisoa mantendu nahi dugunontzat», izan ere, haren berdintasunaren, askatasunaren eta justiziaren aldeko borrokak «bizirik» dirau.

Halaber, babesa adierazi diete bai bere alargun Tomasi Pelazi bai Jon eta Andoni semeei. «Konfinatuta egon arren, une bat izango dugu gure etxeetan, gure lanean, gauden tokian gaudela, gogorarazteko, familiari elkartasuna adierazteko eta gure konpromiso sozialista berritzeko».