ARGIAko langileak "kontziente" dira milaka etxetara bidaltzen duten paperezko aldizkaria "pertsona askok osatzen duten kateari esker" gauzatzen dutela: inprimategia, paperak, tintak eta zorroak ekoizten dituzte langileak, garraiolariak, kioskoetako saltzaileak edota etxez etxe banatzen dituzten postariak, besteak beste. Horregatik, aldizkariko lantaldeak uste du ezinbestekoak ez diren lanetan aritzen diren pertsonek euren etxeetan egon behar dutela, euren segurtasunagatik.
Hori kontuan izanda hartu dute erabakia; osasun larrialdi egoerak iraun bitartean, ez dute astekaririk inprimatuko. Gogorarazi dute hedabidearen 101 urteko historian 36ko gerrak eta frankismoaren zentsurak batetik, eta 80ko hamarkadako arazo ekonomiko larrien ondorioz soilik utzi izan diotela paperean argitaratzeari.
Hortaz, dagoeneko etxeetara bidean den 2.682 zenbakia izango da denboraldi batean paperean banatuko duten azkena.
Webgunean lanean
Hala ere, www.argia.eus helbidean aktualitateak ematen duena lantzen jarraituko dute, baita erreportaje, elkarrizketa eta bestelako edukiak jorratzen ere.
Hala ere, www.argia.eus helbidean aktualitateak ematen duena lantzen jarraituko dute, baita erreportaje, elkarrizketa eta bestelako edukiak jorratzen ere.
Hedabidearen komunikatu osoa ikusteko sakatu ondorengo helbidean: https://www.argia.eus/blogak/argia/2020/03/18/argiak-ez-du-aldizkaria-paperean-inprimatuko-aurrerantzean-inprentako-langileen-eta-postarien-osasuna-babesteko/