Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak Euskal aotnomia Erkidegoan Covid-19aren hedapenaren berri eman du gaur eguerdian. Jakitera eman dutenez, 208 positibo berri egon dira azken 24 orduetan. Lurraldeka, 41 pertsonei probak egiaztatu die kutsatuta daudela Gipuzkoan; 96 izan dira Bizkaian eta 71, Araban.
Era honetara, ia milara iristen dira koronabirus kasua EAEn, 973 pertsona daude kutsatuak. Gipuzkoan 131 pertsona dira, 297 dira Bizkaian eta 545 Bizkaian.
Ospitaletan 353 kutsatu artatu dituzte birurasen ondorioak direla-eta. Gipuzkoan 39 pertsona dira; Bizkaian 119 eta Araban 196.
Birusaren ondorioengatik lau pertsona hil dira, bina Araban eta Bizkaian. Gipuzkoan ez da heriotzarik izan.
14 herritarrek ere gaixotasuna gainditu dutela jakitera eman dute. Hau da, 48 ordutan ez dute sintomarik izan eta COVID-19aren proba negatiboa izan da.
Datuak eskaini ostean, epidemiak oraindik goia jo ez duela ohartarazi dute. Horregatik herritarrei osasun neurriak jarraitzeko deia egin dute eta berrogeialdian dauden pertsonei zuzendutako jarraibideak ere gogoratu dituzte bai kutsatuta daudenentzat, baita haiekin etxean dauden pertsona guztientzat:
Era berean, atzera litezkeen kontsulta presentzialak bertan behera uztea erabaki dela gogoratu dute. Salbuespenak daude, ordea, paziente onkologikoen kontsultak zein haurdun daudenen jarraipena bermatuko dute, baita Sintrom kontrola edo injekzioak egin behar dituzten hitzorduak ere.
Horrez gain, telefono deiak kudeatzeko sistema errefortzatu dute. Osasun Kontseilura sintomak dituzten pertsonek bakarrik deitu behar duten jakina den arren, Koronabirusarekin lotutako deitatik hamarretik sei informazioa eskatzeko direla egiaztatu dute. Errefortzuko pertsona horiek galbahe lana egingo dute. Deitzen deun pertsonak koronabirus sintomak izanez gero, medikuekin hitz egitera bideratuko dituzte; informazio eske deitzen badute ordea, haiek erantzun edo Osasun saileko webgunea bisitatzea gomendatuko dute.