Indarkeria matxista gaitzesteko, kazerolada zaratatsua

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 18a, 11:39

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa eragileak egindako deiari erantzunez, herritar ugari atera dira balkoietara asteazken iluntzean, Soraluzeko erailketa matxista salatzeko.

Astelehenean gertatu zen ezbeharra, Soraluzen. 74 urteko emakume bat aurkitu zuen Ertzaintzak hilik, eta haren semea atxilotu dute, hilketarekin zerikusia izan dezakeelakoan.

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak gogoratu du hiru emakume erail dituztela aurten indarkeria matxistagatik.

Bideoaren egilea: Isaac Farre Rico.