Berrogeialdia arintzeko ikus-entzunezkoen proposamena egin du Okendo Zinema Taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 18a, 10:35

Filmen zerrenda bat proposatu dute, herritarren etxeko egonaldia samurtze aldera

Inoiz baino denbora gehiago etxetik atera ezinak, jendearen irudimena eta sormena indar handia hartzen ari dela begi-bistakoa da. Ikusi besterik ez dago, sare sozialetan egunotan dabilen mugimendua: challengeak, taldeka aritzeko jolasak, kirol ariketen kateak... 

Telebistako egunerokoa koronabirusari erabat lotua dago, eta ordu batzuz bada ere albiste horietatik aldendu eta gozarazteko helburuarekin, hainbat film ikusteko proposamena egin du Lasarte-Oriako Okendo Zinema Taldeak.

Gaika zerrendatu dituzte , gustu guztiei bideratutako filmak izendatuz. Hauek dira egindako proposamenak:

Animazioa:
-La vida de Calabacín
-El Principito

Natura+abentura:
-El viaje de tu vida
-Entre lobos
-Kon-tiki

Agian ikusi ez dituzunak:
-Mimosas
-El abrazo de la serpiente
- Atlántico

Klasiko batzuk:
-Madame Bovary
-Cinema Paradiso
-Paris, Texas
-Los paraguas de Cheburgo

Superheroien sagak:
-Star Wars
-Avengers Drama
- El sabor de las cerezas
- Missing (Desaparecido)
- Ida Thriller
- Lunas de hiel
- Berberian Sound Studio
- Aniquilación Komedia
- El sentido de la vida
- La muerte de Stalin
- The Disaster Artist

Gorputza astintzeko aukera

Ikus-entzunezkoen proposamenarekin batera, dantzara animatzen direnentzat ere filmetan oinarritutako soinu banden eskaintza ere luzatu dute. Honako helbidean entzun daitezke horiek. 

https://open.spotify.com/playlist/6NjOHEUyVMGpqMMH0HQ6b7?si=LUOMS0i6SvWJ0qp0O8HsvQ