Igandeaz geroztik kaleko mugimendua kontrolatzen ari da Lasarte-Oriako Udaltzaingoa. Momentuz, kalean topatzen dituzten herritarrei etxeratzea eskatzen ari dira. Nabarmendu dute, antzeman dutela jendearen konpromisoa, baina oraindik ere "jende asko" topatzen ari direla kalean, batez ere goizetan. Horregatik, datozen egunetan isunak jartzen has daitezkeela azaldu dute.
Etxetik kanpo ere bete beharreko neurriak
Etxetik kanpo ere zenbait baldintza bete behar direla nabarmendu du udaltzaingoak; herritarren arteko gutxieneko distantzia,besteak beste; gogorarazi dute herritarren artean 1 metro eta 1,5 metroko gutxieneko distantzia mantendu behar dela, adibidez, erosketak egiterakoan.
Bestalde, jakinarazi dute Ertzaintza datozen egunetan kontrolak (errepidean) egiten has daitekeela, beraz, lanera joateko etxetik atera behar dutenek, lanera joan behar izatea adierazten duen agiria eskuratzea komenigarria dela.