Astelehenean gertatu zen ezbeharra, Soraluzen. 74 urteko emakume bat aurkitu zuen Ertzaintzak hilik, eta haren semea atxilotu dute, hilketarekin zerikusia izan dezakeelakoan.
Gertaera hori salatu eta gaitzesteko kazerolada deitu dute gaurko. 21:00etarako jarri dute hitzordua, eta dei egin diete herritarrei balkoi edo leihoetara atera daitezen protesta egitera.
Bien bitartean, gogorarazi dute urtea hasi zenetik 3 emakume erail dituztela indarkeri matxistagatik.