Koronabirusaren hedapenaren berri eman du egunero bezala Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak. Datu horien arabera, 765 kutsatu daude Euskal Autonomia Erkidegoan. 362 pertsona artatu daude ospitaletan, eta ez da hildako gehiagorik egon. Igandetik astelehenera, 36 pertsona hil ziren. 38 pertsonek eman dute positibo Covid-19ren proban.
Gipuzkoari dagokionez, guztira 90 kutsatu daude eta 5 hildako egon dira. 32 pertsona ospitalean daude eta kasu berri bat baieztatu da. Baina atzo goizean eskainitako datuen arabera, 26 kasu berri izan ziren igande eta astelehen bitartean.
Gaur eskainitako datuak atzo gaueko zortzietakoak direla jakitera eman dute.
Eusko Jaurlaritzako arduradunek larrialdi egoerako neurriak jarraitzeko gomendatu du eta Osasun Sailak, bereziki leku publikoetan, higiene-neurriak hartzen jarraitzea.
Garrai publikoak, moldaketa berria
Era berean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideak kontrastatu ondoren, atzo erabiltzaileen pilaketa arazoak izan dituzten Euskadiko garraio publikoko operadoreek euren maiztasunak berreskuratzea erabaki du.
Era honetara, Euskotren %100era ari da lanean eta TSSTk goizeko zerbitzu batzuk gehitu ditu. Hona gehitu diren zerbitzuak: