Gaur goizalderako erabat eten du jarduna Michelin-Lasartek, eta hasiera batean, 8 eguneko itxiera iragarri dute, nahiz eta koronabirusaren egoerak etenaldi horren luzatzea ekar dezaken. Prebentzio neurri gisa hartutako erabakia izan da; alde batetik langileen eta euren familien osasuna bermatzeko, eta bestetik, berriz, COVI-19aren hedapena eteten laguntzeko.
Lasarte-Oriako lantegiarekin batera, Gazteizekoak ere eten du bere jarduna, eta baina Frantziakoak eta Italiakoak ere.
Gogorarazi, borroka (tartean lanuzteak) epealdi luze bat eta gero, otsailaren 7an lau urtetarako hitzarmena sinatu zutela CCOO eta UGT sindikatuek, CSI enpresa sindikatuarekin batera.